5. urteurrena [2007-10-06]
Urriaren 20an Angeluko gaztetxeak bere 5. urteurrena ospatuko du Amodiozko Ganbaran. Ospakizun honen harira hala ere, ekimen gehiago antolatu dituzte, bideo txapelketa esaterako.
urriaren 12a [2007-10-06]
Urriaren 12an, 15:00etan Bulebarrean faxismoaren kontrako jaialdia burutuko da eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu dute hainbat eragilek. Era berean deialdiarekin bat egiteko posta bat zabaldu dute: urriaren12a@gmail.com
iurretako san migel [2007-10-05]
Heldu dira jaiak eta herriko plazan nabari da Abadetxearen hutsunea. Hala ere, kalean izan arren, gazteek jai batzordearekin batera zein euren aldetik hainbat ekimen burutu dituzte. Trikipoteoa, gazte bazkaria, bideo emanaldia, kontzertuak?
atarrabiako jaiak [2007-10-03]
Atarrabiako jai herrikoien batzordea 26 kolektibok osatzen dute eta egitarau bateratuaren bidez,
parte hartzea eta elkar ulertzea bilatzen duten politikaren aldeko apustua egiteko garaia dela uste
dutelako.
Bidali zure herriko jaien inguruko informazioa formulario honen bidez
kopiatzeko eta zabaltzeko eskubide osoa duzu jatorria aipatuta
jaiakbizi (a bildua) gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588